solasaldia
Ertzaintzak Donostiako AskeGunean izandako jarreraren salaketa Legebiltzarrean
2013-06-14
Ertzaintzak Donostiako AskeGunean izandako jarreraren salaketa Legebiltzarrean

Eusko Legebiltzarrean izan zen Lander Arbelaitz ARGIAko kazetaria Ertzaintzak Donostiako AskeGunean erabilitako bortizkeria salatzen. "Ertzaintzak ez du ez kazetari, ez inongo herritarrik horrela tratatzeko eskubiderik".

EAJko Iñigo Iturratek ertzaintzaren jarrera "eredugarria" izan zela defendatu zuen etengabe, eta Arbelaitzi "espekulazioz beteriko kontakizuna" egin zuela esan zion, baita kioskotik salto egitean kazetari izateari uztea erabaki zuela ere, manifestari bihurtzeko. Arbelaitzek erantzun zion deontologiak hori bera egitea eskatzen duela, "norbaitek zerbait ezkutatu nahi duenean, erakustea; eta are gehiago boterea tartean badago".

Arbelaitzen kontaketa lotura eta bideoz hornituta bere blogean.

Galde-erantzunekin Legebiltzarreko goizaren kronika Estitxu Eizagirrek.

"Segurtasun Sailaren aukera galdua" analisia Xabier Letonak.

Erlazionatutako bideoak
solasaldi gehiago