Erreproduzitu bideoa
solasaldia
Hezkuntzaren harian: hegiak eta egiak
2022-06-20

Nora Salbotx eta Ibai Redondo hezkuntzan egun dauden diskurtso eta paradigma ezberdinei buruz solastu dira Iratzar Fundazioak 'Iratzar Kafeak' solasaldien baitan antolatutako 'Hezkuntzaren harian: hegiak eta egiak' hitzaldian.

Nora Salbotx Alegria, Magisteritzan eta Psikopedagogian graduatua eta landa eremuko hezkuntzan aditua da. Ibai Redondo Beitia, berriz, Euskal Filologian lizentziatua da. Biek dute ibilbide luzea euskalgintzako hainbat erakundetan eta mugimendutan lanean. 

Bideo hau Iratzar Fundazioak argitaratu du eta CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!