2025eko maiatzaren 04a
:: ::

Platonek jasotako “Oturuntza” liburu klasikoan, gonbidatuek maitasuna definitzeko diskurtso bana jorratzen dute. Hala dio batek: "Ausart jokatzeko kemena ematen du; maitaleak eta maiteak osaturiko armada gaindiezina litzateke". Beste batek, ordea, honela definitzen du: "Maitasunak muturreko elementuak adiskidetzeko gaitasuna dauka: hotza eta beroa, lehorra eta hezea… aurkakoen harmonia kosmikoa horri esker suertatzen da". Eta horrela, definizioz definizio, hausnartzen jarraitzen dute, eta dugu, mendeak pasa badira ere. Eta gaurkoan, guk helduko diogu galderari Izaro Toledo filosofoaren laguntzarekin.

Haur filosofiari buruzko podcasta da Galdera Basatiak. Iñigo Martinez Peña filosofoak aurkeztuta, astero gonbidatu batekin tertulian aritzen da, bizitza zeharkatzen digun gai bat hartu eta hura aletzen. Podcastaren irudiko ilustrazioa Onintza Etxebesterena da.