2025eko apirilaren 27a
:: ::

Ba al da gure bizitza zeharkatzen duen galdera basatiagorik heriotzari buruz egiten ditugunak baino? Nola aldatzen da bizitza galtzearekiko dugun begirada heldutu ahala? Maddi Nazabal filosofo eta irakasleak dio haurrak beldurretik baino, kuriositatetik hurbiltzen direla heriotzara. Beste behin, badugu zer hausnartu eta zer ikasi beraiengandik. 

Haur filosofiari buruzko podcasta da Galdera Basatiak. Iñigo Martinez Peña filosofoak aurkeztuta, astero gonbidatu batekin tertulian aritzen da, bizitza zeharkatzen digun gai bat hartu eta hura aletzen. Podcastaren irudiko ilustrazioa Onintza Etxebesterena da. 


Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.