1x05: Errealitatea


2025eko maiatzaren 11

“Heldua izatea errealitatera ohitzea da. Harritzeari uztea". Hori da, behintzat, Sofiaren Mundua liburuaren idazleak, Jostein Gaarderrek, esandakoa. Zu oraindik ere errealitateak harritzen zaitu, entzule? Pentsalari presokratikoak errealitatearen oinarriaren bila aritu ziren: zer da aldaketa guztien atzean irauten duena? Ura, sua, lurra, haizea, zenbakiak, atomoak… Zein helduleku daukagu? Zeren gainean ari gara flotatzen? Gaur errealitatea zalantzan jarriko dugu Imanol Alvarez filosofiako irakaslearen laguntzarekin, normaltasunaren atzean ezkutatzen den zirrara sentitzeko.

Haur filosofiari buruzko podcasta da Galdera Basatiak. Iñigo Martinez Peña filosofoak aurkeztuta, astero gonbidatu batekin tertulian aritzen da, bizitza zeharkatzen digun gai bat hartu eta hura aletzen. Podcastaren irudiko ilustrazioa Onintza Etxebesterena da. 


ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.