Erreproduzitu bideoa
solasaldia
Euskararen komunitate birtualak
2011-12-22

Euskarazko komunitate birtualen arrakastaren gakoez eta euskararen komunitate birtual berriak osatu eta sendotzeko estrategiez mahai-ingurua egin zuten EHUren Leioako campusean. Multimedia Komunikazio UPV/EHU-EITB Masterrak antolatu zuen. Bertan parte hartu zuten Luistxo Fernandez (CodeSyntax), Lontzo Sainz (eitb.com), Maite Goñi (euskaljakintza.com), Idurre Eskisabel (berria.info), Hasier Etxeberria (zuzeu.com) eta ARGIA.com-eko Lander Arbelaitzek.

Antolatzailea: Euskal Herriko Unibertsitatea