Erreproduzitu bideoa
solasaldia
Etorkizuna marrazten: Fairphone eta Onaro proiektua
2021-12-15

2021eko Euskarabildua jardunaldiaren baitan Iratxe Acha eta Xabier Igartuak bi kasu praktiko ekarri zituzten San Telmo museora. Lehenak, Fairphone telekomunikazio enpresa eta Igartuak Oñatiko Onaro proiektua.

Fairphone enpresa holandar bat da, bidezkoagoa den industria elektronikorako mugimendua eraikitzen ari dena eta Iratxe Achak tresna honen erabiltzaile bezala bere esperientzia partekatu du. Fairphone-en bokazioa zera da: justizia handiagorantz lan egiteko beharrari buruzko sentsibilizazioa areagotzea, bere ekintzarekin eredu izatea, eta enpresa gehiagok bere urratsak jarrai ditzaten lortzea.

Xabier Igartua, berriz, Onaro proiektuko kidea da, Oñatik sektore elektrikoan burujabetzan egin duen ibilbideari esker sortu den ekimena. Proiektu honek telekomunikazio operadoreen eremura eramaten du burujabetza, banda zabala oraindik ez duten auzo eta eremuetara eramateko helburuarekin, zerbitzu jasangarria bermatzeko helburuarekin batera.

Egilea(k):
 Euskarabildua Euskarabildua