Jorge Luis Borgesek 1946 urtean Del rigor de la ciencia (Zientziaren zorroztasunaz) ipuin laburra idatzi zuen. Bertan, mapen eta lurraldeen arteko erlazioaz idatzi zuen, eta antzinako inperio batez, non mapak hain ziren zehatzak islatzen zuten herrialdearen tamaina bera zutela. Kartografoek marraztutako mapa perfektuek herriaren, probintziaren eta inperioaren beraren tamaina hartu zuten, alferrikako tresna bilakatu ziren arte. Borgesen istorio horri heldu diote Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum... [+]

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...