Erreproduzitu bideoa
erreportajea
Gure ondarea
2024-12-22

2021-24 bitartean «Gure Ondarea» xedea eraman dute erreportajean agertzen diren hiru partaideek, Ihitz Iriart, Joana Etxart eta Xantiana Etxebestek. Beraien nahia izan da ikastea nola parte hartzen duen jendeak, eta bereziki emazteek, euskal kulturako plazako ekitaldietan Xiberoan, hala nola dantzan, kantagintzan, pastoral edota maskaradetan. Erreportajean azaltzen dute xede horren eramaten zerk motibatu dituen, eta zerk interesatu, bai eta nola ahozko historiaren ildotik lan egiten duten ere.

Bideo hau Kanaldudek argitaratu du eta egilearen baimenari esker ekarri dugu.
Egilea(k):
Kanaldude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...