ekitaldia
Gari-jotie Amoroton
2019-11-06
Gari-jotie Amoroton

2017ko uztailean ospatu zuten Amoroton Gari-jote Eguna. Herritar talde batek sustatu zuen ekimena, Udalaren laguntzarekin. 1963ra arte garia erein izan zen Amoroton eta horren inguruan, urteko auzolan garrantzitsuenak eratzen ziren. Gero, erabat desagertu zen gariaren lanketa. Eta horren inguruko transmisioa ere etenda geratu zen. 2016ko udazkenean, baina, alor batean garia erein zuten herriko gazte batzuek. Eta hurrengo hilabeteetan, hainbat zokondotan utzita zeuden garia jotzeko garai bateko makina mekanikoak berreskuratu eta konpondu zituzten. Horrela, 2017ko uztailaren 16an, errekreazio bat egin zen, gariaren jotzeak zekartzan lanak jende aurrean eginez. Bideoan jaso zen hori guztia.

Erlazionatutako bideoak
ekitaldi gehiago