Aurten ere Mousserolle-eko harresietan muntatu du bere karpa Oreka Zirko eskolak, hainbat aste iraun duen zirko festibala eskaintzeko. Euskal Zirko Kabareta izan da bertako hitzordu nagusia, Maryse Urrutyk aurkeztu duena.
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...