Erreproduzitu bideoa
ekitaldia
Hizkuntzak bizirik daude, eta bizirik nahi ditugu
2025-02-22

Garabide Elkartearen Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programaren itxiera ekitaldia da honakoa. 2024ko urriaren 31n eman zioten itxiera programa honi, irriz eta aldarriz jositako ekitaldian.

Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxeko Zaraia aretoan elkartu ziren azaroaren 1aren bezperan. Jai egun bezpera aukeratu genuen agur jaia egiteko, eta mexikarrek egunok “día de los muertos” bezala izendatu arren, justu kontrakoa aldarrikatzea izan zen ekitaldiaren helburua: gure hizkuntza eta programa honetan egondako gainerako hizkuntzak bizirik daudela eta bizirik nahi ditugula.

Ordubeteko ekitaldian Euskal Herrian lurreratu eta Garabideren sei asteko formazio programan parte hartu zuten munduko hamairu komunitatetako hemezortzi hizkuntza aktibistak izan ziren ekitaldiko protagonistak, Euskal Herriko hainbat erakunde eta elkartetako ordezkariekin batera.

Egilea(k):
Garabide
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...