Erreproduzitu bideoa
Ekitaldiak > Argia Sariak 2024
Ikus-entzunezko Argia Saria: Bizkarsoro
2024-01-25

Bizkarsoro filmak jaso du ikus-entzunezkoen Argia Saria. Euskararen iragan hurbilari errepasoa egiteaz gain, jasandako zapalkuntzari eta altxatzeko grina izan zutenei aitortza egiteko modu bat da pelikula. Saria jaso dute Josu Martinez zuzendariak, Katti Pochelu ekoizleak eta Hibai Castro argazki zuzendariak.

Honengatik saritu du Bizkarsoro ARGIAk:

"Herri zapaldu batek bere nortasunari eutsi baldin badio, zerbaitengatik da. Historian barrena, elkar lepotik hartu izan dute batzuek, eta borroka egin dute zerbaiten alde.

Koldo Izagirrek esaten zuen: euskara, hiltzekotan ere, autopsiarako frogak utzita hilko zela. Hil, ez da hil; baina frogak utzi ditu.

Froga eta dokumentazio horiek istorio bihurtuta pantailara ekarri dituzte orain film honen egileek, eta herritarren inplikazio handiarekin, memoria ariketa kolektibo baliotsua egin dute".

Egilea(k):
ARGIA
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.