Erreproduzitu bideoa
ekitaldia
Euskal Zirko Kabareta 2024
2024-07-18

Baraka konpainiaren xapitopean eginik eta Oreka zirko eskolak antolaturik, 2024ko Euskal Zirko Kabareta egin berri dute Baionako Mousserolles parkean.

Ondoko artistak dituzue ikusgai bertan: Begoña Peñaranda (Aireko uztaia), Iñigo Arroyo Gutiérrez (Cyr errota), Javier Gonzalez Paradela (Eskuketa, mazak), Olatz Carreira (Aireko oihala), Asvin Lopez Echarri (Txinatar Masta, mastila), Nico Pires (Diaboloa), Ivana Girault (Trapezista) eta Mailen Mansilla (Hula Hoop argiztatua).

Bideo hau Kanaldudek argitaratu du eta egilearen baimenari esker ekarri dugu.
Egilea(k):
Kanaldude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...