Erreproduzitu bideoa
ekitaldia
Ikusi 2023ko Argia Sarien ekitaldia osorik
2023-01-30

Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2023ko Argia Sariak. Sei sari izan dira: ikus-entzunezko saria Karpeta Urdinak dokumentalari eman zaio, prentsa saria Zugazart iritzi tirei, entzunezko saria (Min)bizi podkastari, Internet saria euskal Mastodon komunitateei, kanpaina saria Azterketak Euskaraz kolektiboari, eta merezimenduzko saria Oihana Goirienari. Ehundik gora lagun bildu dira Usurbilgo Atxega Jauregiko ekitaldian.

Eskerrak eman nahi dizkiegu ekitaldi honen babesle diren ondorengo erakundeei:

Arabako Foru Aldundia
Bizkaiko Foru Aldundia
Emakunde
Eusko Jaurlaritza, Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia
Kutxabank
Laboral Kutxa
Nafarroako Gobernua. Euskarabidea, Euskararen Nafar Institutua

Egilea(k):
ARGIA