Erreproduzitu bideoa
ekitaldia
Solway, utzi ARGIA bakean: kazetaritza ez da delitua
2023-06-20

ARGIAko lantaldeak ezohiko prentsaurrekoa eman du asteartean, Mugarik Gabe GKEko kideekin batera. Bertan izan dira Euskal Herriko Emakume Migratu eta Arrazializatuen elkarteko kideak ere. Publikoki salatu dugu Solway multinazionalak ARGIAri eskatu diola Paolina Albani Guatemalako kazetariari eginiko elkarrizketa ezabatzea eta 15.000 euro ordaintzea. Ez dugu ezabatuko, ez dugu ordainduko, eta informatzen jarraituko dugu. Entzun manifestu osoa bideoan.

Egilea(k):
ARGIA
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.