Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak Amillubi proiektua abiatu du, Gipuzkoan toki estrategikoan kokatua dagoen Amilibia baserria eta bere bederatzi hektarea lurrak kolektibizatzeko. Maiatzaren 11n festa egin dute Amillubin eta Enekoach ere bertan izan da, publikoaren galderei erantzun die bere ohiko patxadaz, eta meditazio saio txiki bat ere egin du bertaratu direnekin.