ETAk Antonio Recio guardia zibil torturatzailea hil zuen Gasteizen

Duela
47
urte
Antonio Recio.

1979ko martxoaren 23an,

ETAk Antonio Recio guardia zibil torturatzailea hil zuen Gasteizen. Hirian el Maño bezala ezagutzen zuten, zaragozarra baitzen. 1968tik zuen ETAk torturatzaile ezagunen zerrendan, Brigada Politiko Sozialeko agente zela. Kalean, taberna giroan lagunkoi jokatu arren, komisarian krudela zen, bere eskuetatik pasa zen jende askok salatu zutenez. Gerora jakin zen Espainiako inteligentzia zerbitzu CESIDeko kidea ere bazela, eta bere kide batek espia zela frogatzen zuen dokumentazioa kendu ziola karteratik lurrean gorpu zegoela. ETA militarraren Araba komandoari egotzi zioten atentatua.

Iturria:

Emilio Lopez Adan, Borroka armatua Euskadin. 1967-2011. Lehen liburukia, 1967-1980 (Maiatz).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
20
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...