Donostiako Zinemaldiak iragarri zuen Operación Ogro filma ez zutela proiektatuko, "arrazoi teknikoak” medio

Duela
47
urte

1979ko irailaren 12an,

Donostiako Zinemaldiak iragarri zuen Operación Ogro filma ez zutela proiektatuko, “arrazoi teknikoak” medio. Gillo Pontecorvoren filmak Carrero Blancoren aurkako ETAren atentatua kontatzen du. Zinemaldian ez proiektatzeko benetako kausak segurtasun-arriskuak eta presio politikoak zirela adierazi izan da. Zinemaldiko zuzendariak pelikularen kopiak furgoneta baten sotoan gordetzea erabaki zuen, “estortsio edo lapurreta” ekiditeko. Erabakiak zentsura salaketak piztu zituen, eta sortzaileek eta hainbat eragilek askatasun artistikoa aldarrikatu zuten. Azkenean, filma Zinemalditik kanpo proiektatu zen, arrakasta handiz.

Iturria:

“Operación Ogro” de Pontecorvo, retirada del Festival de Cine de San Sebastián (El País, 1979ko irailak 13)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
20
urte
Duela
90
urte
Duela
90
urte
Duela
90
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...