Ondarroako Udalak Iberdueroren ordainagiriak helbideratzeari utzi zion, Lemoizko zentral nuklearraren aurka

Duela
47
urte

1979ko ekainaren 22an,

Ondarroako Udalak Iberdueroren ordainagiriak helbideratzeari utzi zion, Lemoizko zentral nuklearraren aurka. Ondarroako udalbatzak bat egin zuen mugimendu antinuklearrak deitutako desobedientzia kanpainekin. Euskal Herriko beste hainbat udalek ere antzeko erabakiak hartu zituzten urte haietan eta haien udalerriak “energia nuklearrik gabeko herri” izendatu zituzten. Esate baterako, Lekeitioko Udalak 1979an material erradioaktiboak garraiatzen zituzten ibilgailuei herrian sartzea debekatu zien.

Iturria:

Sabino Ormazabal, Bidea Helburu taldea, Indarkeriarik gabeko 500 ekintza, historia kontatzeko beste modu bat (MR Arangiz Fundazioa).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
10
urte
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.