Lemoiztik Ascó II zentral nuklearrera zihoan konboi bat geratzea lortu zuten ekologistek Tarragonan

Duela
47
urte
Ascó II zentral nuklearra, Katalunian.

1979ko otsailaren 3an,

Lemoiztik Ascó II zentral nuklearrera zihoan konboi bat geratzea lortu zuten ekologistek Tarragonan. Guardia Zibilak eta segurtasun enpresa pribatu batek babestutako trailer erraldoian 100 tonako alternadore bat zeramaten, 4 km/h abiaduran. Furgoneta batean ezkutatuta orduak zain zeramatzaten Greenpeace taldeko lau ekintzailek ezustean harrapatu zituzten, eta Polizia konturatzerako, trailerrera kateatuta zeuden.

Hiru orduz geratzea lortu zuten, eta Guardia Zibilaren destakamendu bat eta suhiltzaileak behar izan zituzten konboiak aurrera jarraitu ahal izateko. Nuklearren aurkako borroka pil-pilean zegoen.

Iturria:

Sabino Ormazabal, Indarkeriarik gabeko 500 ekintza. Historia kontatzeko beste modu bat (Bidea helburu taldea).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...