Pantera Beltzetako kide Assata Shakurrek espetxetik ihes egin zuen AEBetan

Duela
47
urte

1979ko azaroaren 2an,

AEBetan Assata Shakurrek espetxetik ihes egin zuen. Pantera Beltzen Alderdiko kide ohi eta Beltzen Askapenerako Armadako militantea zen. Hilketa bat egotzita zigortu zuten, frogarik gabe, eta espetxealdian torturatu egin zuten. Berak beti defendatu zuen errugabea zela. Ihes egin ostean Kubara joan zen, asilo politikoa onartu baitzioten.

"Espetxetik ihes egitea pauso bezala ikusten nuen, ez soilik errugabea nintzelako, baizik eta banekielako AEBetako sistema legal arrazistarekin ez nuela justiziarik izango", adierazi zuen gerora.

40 urte beranduago, 2013an, FBIk eta New Jerseyko estatuak 2 milioi dolarreko ordainsaria eskaini zuten Shakur harrapatzen zuenarentzat. Ez zuten inoiz lortu eta 2025eko irailaren 25ean hil zen Kubako Habana hiriburuan.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...