Nuklearren aurkako pankarta bat jartzen ari zen herritar bati tiro egin zion Usurbilen Guardia Zibilak

Duela
47
urte

1979ko uztailaren 31n,

Nuklearren aurkako pankarta bat jartzen ari zen herritar bati tiro egin zion Usurbilen Guardia Zibilak. Lemoizko zentral nuklearraren aurka antolatutako martxa herritik igarotzen ari zela, Patxi Añorga pankarta jartzera joan zen. Orduan, kalez jantzitako bi guardia zibilek atzetik jarraitu, tiro egin eta zauritu egin zuten. Martxa hura uztailaren 28an hasi zen, Baionatik abiatutako David Alvarez zutabea eta Tuteratik abiatutako Gladys del Estal zutabearekin. Mungian bi zutabeak elkartuta Lemoizerako bidea egin zuten eta bertan 30.000 lagunek egin zuten bat.

Iturria:

Jon-Mirena Landa Gorostiza, Indarkeria politikoaren ondorioz izandako giza eskubideen urraketen biktimak (Eusko Jaurlaritzaren Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
250
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...