Lehen mobilizazioa egin zuen EHGAM mugimenduak Donostian

Duela
47
urte

1979ko ekainaren 12an,

Lehen mobilizazioa egin zuen EHGAM mugimenduak Donostian. Bi urte lehenago sorturiko Euskal Herriko Sexu Askapenerako Mugimenduan eztabaida prozesuan zirela ea ekainaren 28an mobilizatu ala ez, Espainiako polizia batek Vicente Vadillo Francis errenteriarra hil zuen tiroz taberna batean ekainaren 10ean. Krimen hark berehalako erantzuna behar zuela ikusita, manifestazioa antolatu zuten “Hemen gaude eta ez gara ezkutatzen” lelopean. Ekainaren 3an Guardia Zibilak hildako Gladys del Estal ere oso presente zegoen giroan. 2.000 lagun batu zituzten hiriaren erdigunean, eta ikusgarritasun handia eman zion kolektiboari.

Iturria:

Olatz Balda, LGBTI borroka Donostian (1979-2024) (Irutxuloko Hitza, 2024ko ekainak 28).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
10
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...