Estatu terrorismoa AEBetan: Pantera Beltzetako kideak hil zituen FBIk

Duela
57
urte

1969ko abenduaren 4an,

AEBetan Chicagoko poliziak Pantera Beltzen Alderdiko Fred Hampton eta Mark Clark hil zituen sarekada batean. Beste lau kide ere zauritu zituzten, gauez etxera indarrez sartu ostean.

Fred Hampton alderdiaren sortzaile eta buruetako bat zen eta 21 urte besterik ez zituen odol hotzean hil zutenean.

FBIk Pantera Beltzen mugimendua deuseztatzeko erabili zuen jardueraren adibideetako bat besterik ez zen izan hau. Estatu terrorismoa baliatu zuten mehatxu gisa ikusten zuten mugimendu iraultzaile honen aurka.

Iturria:

The Assassination of Fred Hampton: How the FBI and the Chicago Police Murdered a Black Panther”. Jeffery Haas abokatuarekin elkarrizketa Democracy Now! hedabidean (2009)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
205
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.