Kortatuk bere lehen diskoa aurkeztu zuen Iruñeko Ttut tabernan. Fermin eta Iñigo Muguruza anaiek Treku Armendarizekin batera osatutako taldeak bere lehen lan luzea aurkeztu zuen prentsaren aurrean. Aurretik Cicatriz, Kontuz hi! eta Jotakierekin batera egindako “lauren diskoa” argitaratua zegoen, eta Kortaturen abestiak jai guztietan entzuten ziren ordurako. Aizkolariaren azala zuen diskoa Euskal Herriko milaka pertsonaren soinu banda bilakatu zen berehala.
Iturria: Miguel Muñoz, ‘Sarri Sarri’, ‘Nicaragua Sandinista’ o ‘Jimmy Jazz’: el primer disco de Kortatu cumple 35 años (Cuarto poder, 2020ko azaroak 18).