Guardia Zibilak Mikel Zabalza orbaizetarra atxilotu zuen Altzan. Intxaurrondora eraman eta torturatuta hil zuten. Espainiako Gobernua krimena estaltzen ahalegindu zen, atxiloketan ihes egin eta Bidasoa ibaira erori zela esanda, baina froga guztiek bertsio hori gezurtatzen zuten.
Euskal Herria astindu zuen estatu krimena izan zen eta greba orokor masiboa eta istilu gogorrak izan ziren abenduan Hego Euskal Herrian.
Amaia Merino, Miguel Angel Llamas. Non Dago Mikel?