Granadak bota zizkioten Intxaurrondoko Guardia Zibilaren kuartelari urrutiko jaurtigailu batzuekin

Duela
44
urte

1982ko apirilaren 14an,

Granadak bota zizkioten Intxaurrondoko Guardia Zibilaren kuartelari urrutiko jaurtigailu batzuekin. ETA militarrak ekintza bere gain hartzerakoan adierazi zuenez, kuartel militarrak lehen mailako jomugatzat zituen, eta hilabeteko epea eman zion Guardia Zibilari Euskal Herria utz zezan. Erasoan guardia zibil bat balaz zauritu zuten, baina testigantzen arabera guardien artean egindako tiroketa baten ondorio izan zen, etakideek ez baitzuten tirorik jaurti. Intxaurrondoko kuartela errepresioaren sinbolo gorenetako bat izan da Euskal Herrian, Europako tortura zentro nagusietakoa izana.

Iturria:

Emilio Lopez Adan, Borroka armatua Euskadin. 1967-2011. Bigarren liburukia, 1981-1990 (Maiatz).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.