Jaltako Konferentzia historikoa hasi zen, Sobietar Batasunaren, Erresuma Batuaren eta AEBen artean

Duela
79
urte

1945eko otsailaren 04an,

Jaltako Konferentzia historikoa hasi zen, Sobietar Batasunaren, Erresuma Batuaren eta AEBen artean. II. Mundu Guda amaitzear zen, eta Stalin, Churchill eta Roosvelt elkartu ziren aipatu herrialdeak ordezkatzeko, hurrenez hurren. Bertan eztabaidatu zituzten guda irabazteko estrategia militarra, Alemania garaituan armada bakoitzari zein okupazio-eremu esleituko zitzaion, Poloniaren egoera eta NBEren sorrera, besteren artean. AEBetako presidente Roosvelt handik bi hilabetera hil zen ordea, eta bere ondorengo Trumanek, komunistekin itsututa, ez zuen hitza bete. Gerra Hotzaren abiapuntutzat hartzen da.

Iturria:

Josep Fontana, Por el bien del imperio. Una historia del mundo desde 1945 (Ed. Pasado & Presente).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
110
urte