Intsumisoek armadaren dokumentuak konfeti bilakatu zituzten Bilboko Gobernu Militarraren aurrean

Duela
24
urte

2002ko otsailaren 2an,

Intsumiso talde batek armadak igorritako dokumentuak konfeti bilakatu zituen Bilboko Gobernu Militarraren aurrean. Kontzientzia Eragozpen Mugimenduak deituta, aurreko egunean gobernuak hartutako neurria ospatu zuten, Birziklagailu antimilitarista izendatu zuten paper-birringailu erraldoiaren bidez, Armada profesionalaren porrota ospatu zuten. Bezperan intsumisioa despenalizatu zuen Espainiako Gobernuak.

Iturria:

Sabino Ormazabal, Bidea Helburu taldea. Indarkeriarik gabeko 500 ekintza, historia kontatzeko beste modu bat. (Manu Robles Arangiz Fundazioa).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.