Ur-tanketekin egin zien eraso Ertzaintzak Batasunaren ilegalizazioaren aurka manifestatzen ari ziren milaka lagunei

Duela
22
urte

2002ko irailaren 14an,

Ertzaintzak ur-tanketak erabili zituen ezker abertzaleak deituta ‘Gora Euskal Herria!’ lelopean manifestatzen ari ziren 30.000 lagunen aurka. Autonomia kalea beterik zela, manifestazio burua geratu zuen Zabalburu plazan Ertzaintzak hiru polizia ilara, hogei bat furgoneta eta ura jaurtitzeko tanketarekin.

Bi aste lehenago Batasuna ilegalizatu zuen Garzónek eta manifestazioa debekatu zuen. Pilotak jaurtitzen hasi zen Ertzaintza eta manifestariek eserialdia egin zuten, asko besoak altxata egoera baretzen saiatuz. Ertzainen tanketa ura botatzen hasi zen horien aurka, hasieran ur arrunta, gero ur urdina.

Hogeitik gora zauritu eragin zituzten, zaurituen artean begian eta bularraldean pilotakadak jaso zituzten herritarrak. Ibarretxe buru zela Eusko Jaurlaritzak eman zuen irudia Euskal Herriko historia politikoan sartu da: ikurrinari eusten zioten manifestariak, ur-tankeekin erasotuak.

 

Iturria:

Ertzaintzak kolpeka gelditu ditu milaka abertzale Bilbon, Iban Ocio eta Iñaki Uriarte (Euskaldunon Egunkaria, 2002ko irailak 15).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik