Israelgo armadaren erreserbako zortzi ofizialek eskatu zuen kontzientzia arrazoiengatik Palestinako lurralde okupatuetan ez lan egin behar izatea

Duela
24
urte

2002ko urriaren 23an,

Israelgo armadaren erreserbako zortzi ofizialek kontzientzia arrazoiengatik Palestinako lurralde okupatuetan ez lan egin behar izateko eskubidea onartzeko eskatu zuten legalki. Auzitegi Gorenak eskubide hori ukatu arren, udazken hartan erreserban zeuden beste 512 ofizial israeldarrek Gaza eta Zisjordanian lan egitearen aurkakotasuna adierazi zuten dokumentu publiko batean.

Lurralde hauek legez kanpo okupatzen zituztela salatu zuten eta Ometz Lesarev (“Uko egiteko adorea” euskaraz) intsumisoen elkartea eratu zuten.

Iturria:

Sabino Ormazabal, Bidea Helburu taldea. Indarkeriarik gabeko 500 ekintza. (MR Arangiz Fundazioa)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
365
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.