Spiderman desobediente bat Bilboko gobernu militarraren garitara igo zen

Duela
24
urte

2002ko ekainaren 1ean,

Spiderman desobediente bat Bilboko gobernu militarraren garitara igo zen. Kontzientzia Eragozpenaren aldeko Mugimenduak antolatutako ekintza irudimentsua izan zen. Bi kide ate nagusian kateatu ziren bitartean, hesia irekitzea lortu eta barruko garita batera igo ziren beste bost kide. Zortzigarrena, iskanbilarekin militarrak despistatuta zeudela baliatuz, Spidermanez jantzia kanpoko garitara igo zen, kalean zebilen jendearen pozgarri eta soldaduen umiliaziorako. Armadaren behin betiko abolizioa eskatu zuten eta soldaduskarekin batera desagertu ez ziren gastu militarra eta militarizazio soziala salatu zituzten horrela.

Iturria:

Armadak desagertzeko eskatu dute KEMeko kideek Bilbon (Euskaldunon Egunkaria, 2002ko ekainak 2).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
10
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.