Gas negar-eragilea erabiliz eta kolpeka hustu zuen Baionako epaitegia Frantziako Poliziak

Duela
24
urte

2002ko azaroaren 7an,

Gas negar-eragilea erabiliz eta kolpeka hustu zuen Baionako epaitegia Frantziako Poliziak. Baionako tren geltokiko atariko frantsesezko panela euskaratzeagatik epaitzen ari ziren Zuzen Ekintza Taldeko eta Demoetako bina kide. Auzipetuek euskarazko itzultzailea eskatu zutenean epaileak epaiketa atzeratzea erabaki zuen, eta aretoan bildutako 300 euskaltzaleak “Euskal Herrian euskaraz” oihuka hasi ziren. Polizia aretoa husten saiatu zenean, bertan zirenak lurrera bota ziren eta horien aurka kolpeka hasi eta gasa jaurti zuten.

Iturria:

Aitor Renteria, Epaiketa eten ondoren, poliziek kolpeka sakabanatu dituzte euskaltzaleak (Euskaldunon Egunkaria, 2002ko azaroak 8).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.