Bilbon greban zeuden Firestone-ko ehunka langilek Banco de Bilbao banketxea blokeatu zuten

Duela
48
urte
Firestoneko grebalarien protestak ohikoak izan ziren Bilbo erdialdean.

1978ko ekainaren 6an,

Bilbon greban zeuden Firestone enpresako ehunka langilek Banco de Bilbao banketxea blokeatu zuten goiz osoan. Banketxearen bulegoan ilara luzeak sortu zituzten, langile bakoitzak 100 pezeta inguruko kontu korronteak zabaltzeari ekin baitzion, ahalik eta balio txikieneko txanponak erabiliz. Hala, leihatila batetik bestera ibili ziren langileak, pezeta gutxi batzuk kontu horietan sartuz eta ateraz.

Bankua enpresaren akziodunetako bat zen, enpresaren krisiaren erantzule egin zuten, etekin falta argudiatuz soldatak igotzeari uko egin baitzion.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
10
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.