Erreproduzitu bideoa
solasaldia
Putrezainak?
2015-02-11

Iñaki Otegi Oreretan jaio zen 1970 urtean. Biologia ikasketak egin zituen Leioan, eta 2003 urteaz geroztik Oiartzunen, Aiako Harriko parke naturalean, artzain-lanetan dihardu.

Euskal Herriko hegazti sarraskijaleen biziraupenerako ezinbestekoak izan dira mendeetan zehar artzainen eta abeltzainen jardueraren ondorioz mendian gelditu izan diren azienden hilotzak. Azken hamarkadotan, ordea, artzainen errealitate ekonomikoa eta bizi-ohiturak aldatu egin dira, artzainen kopurua jeitsiz eta, ondorioz, baita ganaduarena ere. Sarraskijaleekiko ganadu-kopurua jaistea eragin du horrek. Mendiarekin gizarteak eta artzainek duten harremana ere aldatu egin da, eta artzainak ardiak mendira igotzerakoan garai batean ez bezelako helburuekin egiten du. Nork ziurta dezake etorkizunean putreek nahikoa bazka izango dutela mendian?