"Kultura eskubideek zerbaitetarako balio ote digute? Erronkak eta perspektibak" izenburupean Euskal Kultur Erakundeak antolatutako Euskal Etnopoloa kolokioak, kultura eskubideak gu denen esku jartzea zuen helburu, zuzenbidearen, politika publikoen eta komunitatearen ikuspegitik aztertuz.
Hitzaldi honetan Roldán Jimeno Arangurenek, Zuzenbidearen Historiako irakasle eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Idazkari Nagusiak "Nafarroako Eskubide Kulturalei buruzko Foru Legea: eskubideak eta praktikaren gora-beherak" gogoeta proposatzen du.