Erreproduzitu bideoa
Antzezlana
Arren ganbara eta emeen sotoa
2025-09-14

Ganbaran arrak bizi dira, arrek arrentzat sortutako munduan. Sotoan berriz emea, zoritxarreko egun batean sortutako “aka­tsa”. Goian jaun eta jabe. Behean kateak eta iraultza. Gela biak inkomunikatuta daude, ez dago nahasterik. Nola etorriko da orduan, aldaketa ekarriko duen oinordekorik? Ar-gezurretan eta muturreko matxismoan hezitako seme gizajoak iraultzarako aukera bakarra itoko du nahigabe. Guztiak teatroaren tranpan eroriko dira. Botereak agerian utziko ditu bere biziraupenerako mekanismoak zeintzuk diren.

Fitxa teknikoa:

  • Egilea: Luis Riaza
  • Itzulpena eta egokitzapena: Iñaki Ziarrusta
  • Zuzendaria: Iñaki Ziarrusta
  • Aktoreak: Florentino Badiola, Eñaut Gantxegi, Marina Aparicio eta Eneko Sagardoy
  • Eszenografia: ATX Teatroa
  • Jantziak: ATX Teatroa / Soraya Regulez
  • Musikea: J. S. Bach / The Exploited
  • Atrezzoa: ATX Teatroa / Mercedes Alvarez
  • Teknika: Iñaki Ziarrusta
  • Ekoizpena eta banaketea: ATX Teatroa
Egilea(k):
Atx Teatroa