Erreproduzitu bideoa
solasaldia
Josu Martinez, Ainize Madariaga eta Juan Carlos Etxegoien
2020-12-16
Hizkuntz ohitura aldaketak eta euskarari buruz mintzatu dira Kanalduden hiru lagun.
 
Josu Martinez zinegileak Anti filma aurkeztu digu. Film horretan kontatzen du nola euskara desagertzen hasi zen Nafarroa Beherako herri batean XX. mendearen hastapenean.
 
Ainize Madariaga ere gurekin izan da. Berriako kazetaria denak "Komunitatea hats-bahiturik. Hiztunaren trauma: diagnosia eta paliatiboak" liburua argitaratu zuen.
 
Juan Carlos Etxegoien irakaslea, Xamar ere guregana hurbildu da. Euskal hiztunen komunitateak hizkuntz debekua nola bizi izan zuen kontatu digu.
Bideo hau Kanaldudek argitaratu du eta egilearen baimenari esker ekarri dugu.
Egilea(k):
 Kanaldude Kanaldude