Erreproduzitu bideoa
solasaldia
Jesus Egiguren (Abesoj Aidnanoirras – 35 urte idazten)
2015-06-16

PSE-EEko presidente ohi Jesus Egigurenen hitzaldia Bilbo Zaharra euskaltegian. (2015-03-04)

Jesus Egiguren
Aizarnan jaioa 1954ean.
EHUn Zuzenbidean Lizenziatua Cum Laude Doktorea UNEDen. EHUn Zuzenbide Konstituzionaleko irakaslea da. Errege Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kidea, Eusko Ikaskuntzakoa, eta Mario Onaindia Fundazioko partaidea. PSE-EEko presidentea izan zen 2002tik 2014ra. Jesus Egigurenek funtsezko zeregina izan zuen PSE-EEk eta Batasunako zenbait kidek izan zituzten bileretan. 2013ko apirilean, Egiguren eta Batasunako bozeramaile ohi Arnaldo Otegik Bakearen eta Berradiskidetzearen Aldeko Gernika Saria jaso zuten, “Euskal Herriko bakegintzaren alde egindako ekarpenagatik”. 

Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!