Antzezlana
Birritan Bortxatua
2021-09-17
Birritan Bortxatua

"Nagore naiz, 44 urte ditut, eta oraindik ere ezin dut sinetsi niri horrelakorik gertatu izana. Duela hiru urte, herriko jaietan, bortxatu egin ninduten. Ezaguna nuen mutil batek bortxatu ninduen. Bere izena esatea ere kosta egiten zait. Bai... barkatu... Mikel da bere izena".

Nagorek beldurrak gaindituz, salaketa jartzea erabaki du. Orduan hasi da Nagoreren bigarren amesgaiztoa. Epaiketan bizi eta sufritutakoak kontatuko dizkigu antzezlan honek, baita gizartearen partetik jasotako epaiak ere.

Fikziozko antzezlan honek errealitatean gertatutako hainbat bortxaketatan du oinarria. Interneten denon eskura eta ikusgai dauden epaiketen testigantzetatik atera da informazioa.

Bortxaketa pairatu duen emakumea da (Nagore) antzezlanaren protagonista. Erasoari eta horren ondorio zailei nola egiten dien aurre jasotzen da, baita epaiketa nola bizi duen ere.

Bere hausnarketak, galderak, zalantzak eta beldurrak azalduko dira, bortxatua izan den unetik, salaketa jarri, albiste bihurtu, deklarazioak prestatu, epaiketa nola bizi eta epaia jaso bitartekoak.

Publikoak zuzenean eta gertutik ikusi, entzun eta sentitu ahal izango ditu Nagoreren bizipenak. Publikoa gertu, eszenatokia inguratuko dute publikoaren aulkiek. Antzezlana erdian taularatuko da eta lau baflez inguratuta egongo da publikoa.

  • Egileak: Saioa Royo, Ion Martinez
  • Zuzendaritza: Aldatzen Laguntzen Antzerki Taldea
  • Aktoreak: Saioa Royo eta Ion Martinez
  • Konpainia: Aldatzen Laguntzen Antzerki Taldea
  • Argien eta soinuaren diseinua: Factory Logistika
  • Jantziak eta eszenografia: Aldatzen Laguntzen Antzerki Taldea
  • Argazkiak eta diseinua: Makoki Faktoria
Erlazionatutako bideoak
Antzezlan gehiago