Erreproduzitu bideoa
solasaldia
Hizkuntza politikaz eta hau berritu beharraz
2021-01-29

Hizkuntza normalizazio prozesua gehiago jokatzen da botere-lehian hizkuntzen arteko sedukzio-lehian baino. Botere harreman horien araberakoa da gizartean nagusitzen den hizkuntza. Norbanakoen praktika eta ekimen kolektibo antolatuak beharrezko izan arren, hizkuntza galera prozesu guztietan bezala, normalizazio prozesuetan ere botere eta politika publikoen erabilera ezinbestekoa da. Hizkuntza normalizazioak ikuspegi hori bere baitan izango duen hizkuntza politika garatzea eskatzen du, jakinik orain arteko hizkuntza politikak ez direla nahikoak, eta berriak ezinbesteko direla.

Horretan sakondu dute Euskaren Plaza Hutsa jardunaldietan antolatutako solasaldia honetan Josu Amezaga EHUko irakasleak, Arkaitz Fullandondo soziologoa eta EHUko irakasleak eta Paul Bilbao euskal filologian lizentziatua eta Kontseiluko zuzendariak.

Harrera Izaro Zinkunegiren eskutik, eta sintesi ariketa Aize Otañok.

Egilea(k):
Plaza Hutsa