Erreproduzitu bideoa
solasaldia
Euskararen bilakaera Lasarte-Orian: atzera begira, aurrera begiratzeko
2016-06-16

Hizlariak, Mailu Arruti, Pello Sasiain eta Marga Iturriza, harro daude lortutakoaz. Atzera begira hasi eta irribarrea ateratzen zaie.
Biztanleen %80 inguruk euskararik ez zekien udalerriaz ari dira hizketan. Egun, gazteen %85 da euskaraz hitz egiteko gai. Iturrizak “miraria”ren bi giltza esaldi bakarrean bildu ditu:  trebetasun politikoak eta gaitasun teknikoak bat egin zuten.

ARGIAk Ttakun kultur elkartearekin batera antolatu zuen mahai-ingurua maiatzaren 12an, bi eragileek antolatutako Lasarte-Oria ikusteko beste betaurrekoak ekimenaren barruan.

Egilea(k):
ARGIA
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!