Erreproduzitu bideoa
solasaldia
Euskalgintza eta feminismoa: elkartruke baten proposamena
2022-05-02

Lorea Agirre Dorronsoro eta Idurre Eskisabel Larrañagak euskalgintza eta feminismoaren inguruan Donapaleun eskainitako hitzaldia duzue honakoa.

Hizkuntza eta generoa gurutzatzen diren leku hori aztertu dute. Emakume edo gizon izendatzearen balditzapen sozial eta kulturalak hizkuntzen hautuan, hitz egiteko moldeetan, lekuetan, gaitegian, zein prestigioan eragina duela ikusi dute. Era berean, hizkuntza gutxitua eta hizkuntza hegemonikoaren arteko botere harremana ere jarri dute mahai gainean, euskararen normalizazioa eta genero (des)berdintasuna daudela jokoan jendarteko botere sarean. 

Lorea Agirre kazetaria, ikerlaria eta Jakin aldizkariko zuzendaria da. Idurre Eskisabel Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean irakasle da. Beren ikuspegiak Trikua esnatu da (Lisipe saila) liburuan bildu dituzte. 

Bideo hau Kanaldudek argitaratu du eta egilearen baimenari esker ekarri dugu.
Egilea(k):
 Kanaldude Kanaldude