Erreproduzitu bideoa
solasaldia
Burujabetza feminista
2018-08-23

Bilgune Feministako Saioa Iraolaren hitzaldia "Ekonomia Sozial Eraldatzailea eta burujabetza(k)" mintegian, ekainaren 21ean Gasteizen. "Gaur egun deman dagoena da bizitza eta kapitalismoaren arteko gatazka. Hau horrela izanik, nondik eraikiko ditugu burujabetza prozesuak? Burujabetza feministaren lehen proposamena ildo horretatik doa. Enpleguarekin lotuta aferak beharrezkoak dira, baina ez nahikoa. Erresistentziak eta burujabetza prozesuak bizitzaren prozesu ezberdinetatik eraiki behar ditugu. Horren adibide da martxoaren 8ko greba: eremu produktiboa, erreproduktiboa eta kontsumo ohiturak aintzak hartu zirelako."

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...