Erreproduzitu bideoa
solasaldia
Bouba Diouf: "Elkartasunaren indarra behar dugu, inor atzean ez uzteko"
2020-12-02

Migratzaileek pandemia garaian bizi dituzten zailtasunez, paperik ez izateak duen eraginaz eta zaurgarrienak jomugan dituen lege eta politikez aritu da Bouba Diouf: “Giza eskubideek denaren gainetik egon beharko lukete”. Bilboko kale saltzaile senegaldarren Mbolo Moye Doole elkarteko kidea da bera, baita INOR EZ DA ILEGALA proiektuaren parte ere. Bideoaz gain, solasaldia podcast formatuan ere entzun dezakezue lotura honetan.

Egilea(k):
ARGIA