erreportajea
"Martxoaren 3ko kasuan, egiaren aitortza eta zigorgabetasunaren amaiera nahi ditugu"
2018-09-27
"Martxoaren 3ko kasuan, egiaren aitortza eta zigorgabetasunaren amaiera nahi ditugu"

1976ko martxoaren 3an Espainiako Poliziak Gasteizen egindako sarraskia Arabako herritarren oroimen kolektiboan iltzatuta geratu da. 42 urte geroago, justiziaren aldeko aldarriak bizirik jarraitzen du. Martxoak 3 elkarteak, egia eta biktimentzako aitortza eskatzeaz gain, arduradunen zigorgabetasuna salatu du. Horretarako, Argentinan, Servini epailearen bitartez, bide judizialari ekin dio eta Bruselan europarlamentariekin biltzeko aukera izan du. Gasteiztarren oroimen kolektiboa markatu duen gertaeraren inguruan hitz egiteko, Nerea Martinezekin egon gara, 1976ko martxoaren 3an hildako Pedro Martinez Ocioren ilobarekin.

Erlazionatutako bideoak
erreportaje gehiago