Erreproduzitu bideoa
ekitaldia
Campanades a Morts, euskarazko azpitituluekin
2012-01-16

Lluis Llach abeslari kataluniarrak Campanades a morts kantua konposatu zuen 1976ko martxoaren 3an Gasteizko Zaramaga auzoan Espainiako Polizia nazionalak bost langile hil zituenean. Bideo hau 2006an grabatu zuten, martxoaren 3an, Gasteizko Buesa Arenan, heriotza hauen 30. urteurren ekitaldian. Bertan Llachek arduradunen zigorgabetasunaren aurka egiten du.

Lluis Llach-en webgune ofiziala.

Azpitituluak Argia.com-ek jarriak dira.

Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.