Erreproduzitu bideoa
erreportajea
Gasteizko “haurren auzoa”
2017-10-10

Gasteizko Alde Zaharreko guraso talde batek, “Haurren Auzoa” proiektua aurkeztu du Gasteizko Udalak iaztik antolatzen duen Vitoria-Gasteiz hobetuz programaren barruan. Proiektuak Alde  Zaharreko gune batzuk egokitzea du helburu, beraien ustez auzoko bizilagunentzat ez  dagoelako topaketa eta bizikidetzarako gunerik. Tonucciren filosofian oinarrituta, haurren  autonomia sustatu nahi dute zenbait tailerren bidez, eta bertan, zer parke nahi duten erabaki  behar dute, gero, beren inplikazio zuzenarekin, gauzatu ahal izateko, hasieratik amaieraraino.  Adibide modura, Etxauri plaza, Etxanobe parkea edo Martin Tippia plaza dira aldatu nahi  direnak.

Urriaren 9tik 22ra bozkatu ahalko dira proiektuak. Informazio gehiagorako eta bozkatzeko www.vitoria-gasteiz.org/vghobetuz

Egilea(k):
Hala Bedi
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.