EHZ festibala hasi aitzin, Belgikako Transe-en-danse konpainiak talde bat osatu eta sei egunez emankizun bat prestatzen izan dira. Etorkinek zeharkatu dituzten zailtasunak azaldu dituzte, antzerki, dantza eta musikaren bidez.
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...